Etorkinekin Elkarrizketak




Etorkin bati egindako elkarrizketa, nire aitite.
Gaur Antonio Afonsoren esperientzia ezagutuko dogu atzerritik  EuskalHerriraetortzerakoan.
-Nondik etorri zinen?
-Ni Portugaletik etorri nintzen. Nahiz eta Portugalen bizi Espainiako mugatik hurbil zegoen herrixka batean bizi nintzen.
-Noiz etorri zinen?
-Oso gazte nintzenean, ez dut zehazki gogoratzen baina gutxi gorabehera hamar urte nituenean.
-Zergatik etorri zinen?
-Nire gurasoek langabezian geratzerakoan nire osabak esan zien Espainian errazagoa zela lana aurkitzea eta diru dexente aurreztu ostean alboko herrira joan ginen.
-Zaila egin zitzaizun integratzea?
-Ez asko. Hizkuntza ez zen oso desberdina eta gainera ume bat nintzenez ez nituen arazorik eduki. Gainera nire gelako ume asko Portugaldarrak ziren.
-Zure ustez ez bazinen Espainiara emigratu zure bizitza berdina izango zen?
-Nik uste dut baietz, neskalaguna bizi zen herrira joan nintzen, gainera bere gurasoen etxean bizitzen jarraitzen dugu.
 -Garai horietan ez zen ohikoa emigratzea, zure  jaioterrian onartu zuten?
-Egia esan, ez nuen  berriro eurekin hitz egin Espainiako eta Portugaleko harremanak ez ziren oso onak garai horretan.
-Eta nola amaitu zinen Amorebieta-Etxanon?
-Garai horietan Euskal Herria oso famatua zen gero eta lan gehiago zegoelako, gainera, nire herrian bizi ziren gazte gehienok Bilbora joan ziren baina nik ez nuen Bilbon etxe bat erosteko dirurik eta Amorebietan etxe bat erosi nuen Izar enpresak kontratatu ninduelako.
-Inoiz bueltatuko zinen Portugalera?

-Bizitzera ez, baina, askotan egon naiz denboraldi bat pasatzen nire familiako kide gehienak herri berdinean bizitzen jarraitzen dutelako.

MARTES, 10 DE MAYO DE 2016

ETORKIN BATEN BIZITZA


ETORKIN BATEN BIZITZA

Gaur nire lagun bati egingo diot elkarrizketa labur bat.

Zelan deitzen zara? Eta non bizi zinen?
-Nire izena Mbarek da eta Draguan (Maroko) bizi nintzen.

-Orain non bizi zara?
-Amorebieta-Etxanon eta oso gustura nago hemen.

-Zergatik etorri zinen?
-Gehienen moduan lana aurkitzera eta bizitza hobeago bat edukitzeko.

-Eta zergatik gelditu zinen hemen ?
-Nik leku askotan egin dut lan, baina, hemen aurkitutako lana gustatzen zait eta oso ondo nago.

-Nola hartu zaitu herriak?
-Ni oso ondo, ez dut inoiz arazorik eduki.

-Orain zertan zaude lan egiten?
-Orain arotz moduan lan egiten dut eta horragatik nago hemen oso gustura.

-Zergatik Euskal Herria?
-Espainiako leku askotan egon naiz, baina, esan dudan moduan hemen edukitako lanarekin oso 
gustura nago eta Euskal Herria gustatzen zaidalako.

-Amorbietatik zein da gehien gustatzen zaizuna?
-Amorebietatik ez zait ezer bereziki gustatzen, baina, Durango asko guztatzen zait eta ez zait importa hor bizitzea.

-Durangon biziko zinateke?
-Lehen galdetuko bazenit bai , baina, orain ez.

- Eta Amorebietan jarraiko zinateke bizitzen hil arte?
-Ahal bada bai, baina, bestela aurkituko nuke beste modu bat hemen bizitzeko.

-Ezin baduzu Amorebietan bizi. Non biziko zenuke?
-Durangon, noski.

-Zure familiari bizitatsera joan zara? Noiz?
-Bai azaroan joan nintzen; 7 urte pasa nuen nire familia ikusi barik eta oso pozik egon nintzen joan nintzenean.

-Zure familiataz gogoratzen zara?
-Bai, egunero.

-Azkenik, bueltatuko zara Marokora?

-Ez dakit, orain ondo nago eta joango naiz gehiagotan bisitatzera.


















                                                     Julen Romero


LUNES, 30 DE MAYO DE 2016



                                                             ETORKINA
Gaur etorkin bati elkarrizketa bat egingo diot , etorkina Andrea izeneko neska bat da.
- Egun on, nik Ane dut izena eta elkarrizketa honen bidez galdera batzuk egingo dizkizut.
- Bai, arazo barik erantzungo dizkizut galdera guztiak. Hasi nahi duzunean!
- Nola duzu izena? Beno izen abizenak esan mesedez.
- Ni Andrea Sousa Uriarte deitzen naiz.
- Zenbat urte dituzu?
- 14 urte ditut baina hemendik hiru hilabetera 15 urte beteko ditut.
- Noiz eta non jaio zinen?
- 2001. urtean jaio nintzen, Portugalen.
- Portugalen? Leku polita bai, eta zer, portugesez hitz egiten badakizu?
- Bai, nahiko ondo dakit portugesez hitz egiten.
- Zergatik joan zinen Portugaletik?
- Ni txikia nintzen eta ez naiz gogoratzen oso ondo nola izan zen baina amak esan zidan lana eta diruagatik.
- Orain, non bizi zara?
-  Orain, Euskal Herrian bizi naiz, herri txiki batean, Lemoa deitzen dena.
-  Lemoa herri txikitxu bat da , bai ezta?
- Bai, txikia da baina oso gustura bizi gara nire gurasoak eta ni, herri txikia izateaz gain nahiko lasaia eta trankila da.
- Oraingo herriak nola hartu zintuen?
- Hasieran ondo eta gero denborarekin hobeto sentitu naiz, lagunak egin eta gero.
- Integratuta sentitzen zara ? Eskolan, lagunekin, kalean?
- Bai, egia esanda nahiko ondo nago eta oso integratuta sentitzen naiz.
- Damutu zara etortzeagatik, beno zu edo zure gurasoak?
- Ez, hemen oso ondo bizi naiz, gainera dena hemen daukat orain.
- Zergatik erabaki zuten etortzea zure gurasoek?
- Nire aita Portugalekoa zen eta ama Euskal Herrikoa zen, hemen amak etxea zuen eta etorri ziren eta aitak lana aurkitu zuen.
- Eta bukatzeko, zure ustez bueltatuko zarete bizitzera Portugalera?
- Bizitzera? Ez, baina oporrak han pasatzera bai, noski.
- Eskerrik asko! Nirekin elkarrizketa hau egiteagatik benetan.
- Bai , zuri Ane!
- Agur!
- Agur bai!


Erreportaia
Nik, elkarrizketa hau, Creifv-ri egin diot, bera aukeratu dut, konfiantza daukadalako, nire familiakoa delako, lehengusua da eta asko maite dut. Bera Australiako da, baina Mundakara etorri zen, nire lehengusinaz maitemindu egin zelako, orain, Euskal Herrikoa dela esaten du.


- Nor zara?
- Creifv deitzen naiz.
- Zenbat urte dituzu?
-  46 urte ditut.
- Lehen non bizi zinen?
- Australian bizi nintzen.
-Orain non bizi zara?
- Orain, Mundakan bizi naiz.
- Zergatik etorri zinen?
- Neska batez maitemindu nintzelako. Gaur egun neska hori nire emaztea da.
- Nola ezagutu zenuen neska?
- Bera, oporretan Australiara etorri zen lagun batekin, eta bere lagunak, Australiako bat ezagutzen zuen eta Australiakoak ni ezagutzen ninduen, afaltzeko geratu eta denbora pasata, denbora guztian, momentu guztietan geratzen ginen eta egun baten berataz maitemindu nintzela esan nion, bera berdinak erantzun zidan, nik ezkontzeko eskatu nion eta biok elkarrekin Mundakara etorri ginen eta ezkondu ginen.

- Oraingo herriak nola hartu zaitu?
- Oso ondo hartu naute, Mundakan gainera denda bat daukat eta jende pilo etortzen da, surfeatzen dudanean, jendea niregana etortzen da, ni animatzera.
- Aurrera begira ze asmo duzu?
- Euskera hobeto mintzatzea eta ondo ahoskatzea.
- Zergatik aukeratu duzu ona etortzea?
- Han, bakarrik geratu nintzelako, txarto pasatzen nuelako eta oroitzapen asko ekartzen zizkidalako.
- Zelan sentitzen zara hemen?
- Gustura, gainera etorri nintzenean, denek ondo tratatzen ninduten, betiko mutil bat izango banintz bezala.
- Bueltatzeko asmoa duzu?
- Nire familiari Australia erakusteko bakarrik bueltatuko nintzateke.
- Damutu ahal zara hona etortzean?
- Ez, ez naiz batere damutu.
- Gure bizitza gustatzen zaizu ala Australiakoa nahiago duzu?
- Hemengo bizitza gehiago gustatzen zait.
- Mundakara heldu zinenean zerbaitek harritu zintuen?
- Jendeari berdin zitzaiela zelan janzten nuen.
- Zer sentitzen zara, etorkina ala euskalduna?

Euskalduna sentitzen naiz.


Nuno Rafael da Silva Machado , portugaldarra, Porton jaio zen, 15 urte ditu eta berari elkarrizketa hau egingo diot , jolastorduetan berarekin egoten naizelako eta harreman oso ona dugulako.

Nor zara?
Nuno Rafael da Silva Machado naiz.

Zenbat urte dituzu?
15 urte ditut

Orain non bizi zara?
Euskal Herrian bizi naiz , bereziki Zornotzan.

Lehen non bizi zinen?
Portugalen bizi nintzen , Portoko probintzian.

Zergatik etorri zinen?
Gurasoengatik , hemen lan egingo zutelako.

Zelan hartu zaitu herriak?
Oso ondo , oso arin erlazionatu naiz jendearekin.

Zer egingo duzu etorkizunean?
Zornotzan bizitzen jarraitzea espero dot, eta laugarren maila bukatzerakoan , El Carmelo ikastetxera ikastera joango naiz.

Zelango desberdintasunak daude hemen?
Hemen hizkuntza zailagoa da , ohitura desberdinak  eta hemengo ikastetxeak desberdinak dira.

Zelangoa da Portugaleko egoera ekonomikoa?
Txarra da , krisi larria dago Espainiaren modukoa pobrezia asko eta gainera langabezi asko daude.

Zein izan da zuretzat Euskal Herriko iritzia etorri baino lehen?
Ez nuen ezagutzen Euskal Herria.

Orain egonda zein da zure iritzia?
Leku oso polita da , oso ondo pasatzen dudala, lagun asko ditudala eta hoberena, oso gustura nagoela.

Nagusia zarenean , eta semeak dituzunean hemen bizitzen jarraituko dozu?

Bai, oso gustura nagoelako baina noizbehinka Portugalera joango nintzen familia  bisitatzera

Non ikasten duzu?
Karmengo Ama ikastetxean , Zornotzako herrian.

Zuretzat zein da Euskal Herriko leku politena?
Bilbao , Gughemheim museoa eta Gorbeia mendia dira niretzat leku politenak.

Eta zure Euskal Herriko gustoko janaria?
Txuletoia eta indabak dira.

Amaitzeko, zein izan da Euskal Herriko ohitura arraroena zuretzat?
Mendiko zaletasuna  eta harri jasotzaileak dira niretzat Euskal Herriko ohiturarik arraroenak.



Bernat Robledo

Etorkin bati elkarrizketa

Gabi Feodorov-ri elkarrizketa egingo diot. 18 urte ditu, Errumaniatik etorri zen eta orain Zornotzan bizi da. 
Gabi nire txikitako laguna da, eta bere bizitza interesgarria da. 
-Kaixo Gabi! 
-Kaixo!
-Elkarrizketarekin hasiko gara, ba?
-Bai!
-Lehen, non bizi zinen ?
Errumanian, Slava Cerchezan-en herrian. 
-Zenbat urte daramazu hemen bizitzen ?
12-13 urte.
-Zer dela eta etorri zinen Euskal Herrira ?
-Nire gurasoak hemen zeuden, Ni baino arinago etorri ziren. Ni Errumanian geratu nintzen nire aitona-amonekin, nire gurasoak lanpostu bat aurkitu arte.
 -Zelan sentitu zinen zure gurasoek beste herri batera joan behar zenuela esan zizutenean ?
-Triste sentitu nintzen, nire lagunak, familia han utzi behar nituelako.
-Zelan izan ziren zure lehengoko egunak hemen ?
Ez dut ondo  gogoratzen, txikia nintzen, baina gauza batzuk gogoratzen ditut eta lehengotan parke gorrira joan nintzenean pin-ponera jolasten, han Errumaniatik etorritako ni bezalako umeak zeuden eta haiei ondo ulertu nien.
-Zergaitik zure gurasoek aukeratu zuten herri hau ?
-Nire aita leku askotan egon da bizitzen lanpostu baten bila. Alemanian, Bartzelonan, Madrilen… Eta azkenik Euskal Herria aukeratu zuten, eta azkenean hemen geratu ziren biek lanpostu bat aurkitu zutelako.
-Euskera ikastea erreza  ala zaila iruditu zitzaizun ?
-Euskera ikastea zaila, Gaztelera, berriz, 3-4 hilabetetan ikasi nuen hitz egiten, nire lagun guztiek baita nire eskolako kideek gazteleraz zekitelako, baina Euskara gehiago kostatu zitzaidan, lagunekin ez nuelako hitz askorik egiten. 
-Gustura sentitu zara hemen ?
-Bai, oso gustura.
-Zure herrira faltan botatzen duzu ?
-Bai, udan Errumaniara noanean ondo pasatzen dut.
-Zure herrialdera bueltatuko zinen ? Zergaitik ?
-Bai, udaren hasieran bueltatu beharra dut, nire aita Errumanian lanean dagoelako, hemen lanbarik geratu zelako, eta denak bueltatu behar dugu, baina nik ez nuke bueltatuko, nire benetako lagunak orain hemen daudelako.
-Hango lagunek faltan botatzen dituzu ? 
-Ez, ez ditut gogoratzen, Zornotzara etorri nintzenean oso txikia nintzen, eta orain ez ditut gogoratzen.
-Jende atsegina garela uste duzu ?
-Bai, oso atseginak. 
-Nagusia zarenean non gustatuko litzaizuke bizitzea hemen edo han? Zergaitik ?
-Ez hemen ez Errumanian, bidaiatzea gustatuko litzaidake eta leku berriak ezagutzea.
-Euskalduna sentitzen zara?
-Bai, hemen bizitza guztia daramat.
-Euskal Herriko ohiturak gustatzen zaizkizu ? Ala Errumaniakoak gehiago ?

-Hemengoak, Euskal Herrikoak gehiago ezagutzen ditudalako. 
                         
                                                                               Leire Calero




 

 Brasileko neska bati elkarrizketa bat egin diot, Janaina du izena.
Hemen ezagutu nuen, nire amarekin lan egiten duelako. Berari elkarrizketa egitea erabaki nuen bere bizitzaz gehiago jakin nahi nuelako eta bera prest egon zen azaltzeko apur bat.
-Nor zara?
        -Nire izena Janaina Nunes de Olibeira, baina jende gehienak Hanna deitzen dit.
-Zergatik deitzen dizute Hanna?
-Nire lehenengo lanean eduki nuen zuzendariarengatik, ez zekien esaten nire izena eta Hanna deituko zidala esan zidan eta izen horrekin geratu nintzen.
-Zenbat urte dituzu?
-27 urte ditut.
        -Lehen non bizi zinen?
        -Pieres do Rio-n Brasilen.
-Eta orain non bizi zara?
-Mungian bizi naiz.
-Zergatik joan zinen?
-Kultura berriak eta hizkuntza berriak ezagutu eta ikasi nahi nituelako.
-Zergatik aukeratu zenuen Bizkaia (Mungia) zure bizitzeko lekua izateko?
-Nire anaia hemen zegoelako eta berarekin egon nahi nuelako. Gainera berak hemen geratzeko esan zidan hemengo jendea, kultura, paisaiak…  oso ondo zeudelako. Arrazoia zuela ikusi nuenean eta hemen oso ondo bizi ahal nintzela ikusita geratzeko erabaki nuen.
-Bakarrik etorri zinen?
-Ez, nire neba etorri zen Brasilera eta berarekin etorri nintzen.
-Zelan sentitu zinen hona etortzean?
-Lehenengo txarto sentitu nintzen nire ama Brasilen utzi nuelako bera bakarrik , baina pozik ere nire anaia berriro ikusten nuelako.
-Hemen geratuko zinateke betirako?
-Bai, baina nire ama hona etortzen bada.
-Ongi etorria sentitu zinen?
-Bai, asko.
       -Hona etortzeagatik damutu zinen?
        -Ez, bat ere ez.
-Hona etorri baino lehen bete leku batera joan zinen?
-Ez. Ez nintzen beste leku batera joan ez zitzaidalako arreta deitu beste lekuren bat eta gainera nire neba hemen zegoen eta berak berriro ikusteko gogoak nituen.
-Zergatik etorri zinen hona eta ez beste leku batera?
-Nire neba hemen bizi zelako eta leku hau oso ondo zegoela esan zidalako.
-Zure familia hona ekarriko zenuke?
-Bai, nire ama, ez dudalako nahi bera Brasilen  bakarrik egotea.
-Etorkizunari begiratuz ze asmo duzu?
-Brasilera bueltatzea nola dagoen ikusteko eta nire ama ikusteko eta hor denbora bat pasatzea, baina bueltatu nahi dut eta nire ama nirekin etortzeko konbentzitu nahi dut.
-Integratuta sentitu zinen?
-Bai. Heldu nintzenetik oso integratuta sentitu nintzen.
-Lana erraz aurkitu zenuen?
-Bai, lehenengo  hotelak garbitzen, gero zerbitzaria, gero etxeak garbitzen eta orain fruta-denda batean.
        -Hemengo kultura gustuko duzu?
        -Bai, euskal dantzak asko gustatzen zaizkit eta jantzi tradizionalak ere bai.
-Euskera ikastea gustuko zenuen?
-Bai , asko; hitz batzuk badakizkit baina bai.
-Lagunak erraz egin dituzu?
-Bai, oso erraz.
-Hemengo gastronomia gustatzen zaizu?
-Ba, bere tintako txipiroiak, pil-pil erako bakailaoa, taloa ere asko gustatzen zait … janari gehiena.
-Eta azkenik, gustatzen ez zaizun hemengo zerbait?
-Hemengo umeak nola dauden hezita, nola tratatzen duten haien aita eta ama.

Michelle Quintana 


ETORKIN BATEKIN HIZKETAN

Willfredo Errepublikako etorkin bat  da, gaur egun Euskal Herrian bizi da, eta bere bizitzari buruzko elkarrizketa bat egingo dut, berak esaten duenez  gauza asko dauzka kontatzeko!

-Nor zara?
-Willfredo Duarte Corona naiz.

-Zenbat urte dituzu?
-15 urte ditut.

-Lehen non bizi zinen?
-Lehen Errepublika Dominikanan bizi nintzen.

-Orain non bizi zara?
-Gaur egun, Boluetan bizi naiz, nire familiarekin.

-Zergaitik joan eta etorri zinen?
-Errepublikan jaio nintzen nire familiarekin, baina arazoak zirela eta, nire ama Euskal Herrira etorri zen, ni ere berarekin etorri nintzen.

-Zelan hartu zaitu oraingo herriak?
-Hasieran txarto hartu ninduten, baina, denbora joan aurrera jende gehiago ezagutu nuen eta hobeto hartu ninduten.

-Aurrera begira zer asmo duzu?
-Hemen Euskal Herrian geratu eta ahal bada, hemen ere bizi nahi dut.

-Damutu egin zara?
-Ez, ez naiz damutu, kontrakoa, asko pozten naiz etortzeagatik.

-Zergaitik?
-Errepublikan baino, bizimodu hobea dudalako.

-Integratuta zaude?
-Bai, gainera denbora pasa eta gero askoz gehiago integratu naiz (persona gehiago ezagutzen, hemengo ohituraz ezagutzen…).

-Bueltatuko zinateke?
-Bai, baina bakarrik oporrak pasatzeko, hemen Euskal Herrian gustura nago.

-Zer sentitzen zara? Etorkina ala Euskalduna?
-Euskalduna sentitzen naiz, hemen 5 urte bizi naizelako.

-Norekin etorri zinen?
-Nire amarekin etorri nintzen, bera hemen Euskal Herrira etorri zelako, bestela  bakarrik geratuko nintzateke.

-Desberdintasunik dago hemen bizi edo Errepublikan?
Bai, desberdintasun asko dago, nire iritzian hemen Euskal Herrian hobeto bizi da, Errepublikan baino lan postu gehiago daudelako, niretzako bizimodua hobeagoa da eta Euskal Herriko ohiturak hobeagoak dira.

-Eta gaur egun nola zaude bizitzen?

-Oso ondo, bizimodu hobeagoa daukat lehen baino, oso pozik nago hemen Euskal Herrira etortzeagaitik.

Elkarrizketa hau lagun bati, Bryan Alejandrori, egingo diot.
-Nor zara?
  -Bryan Alejandro de Lopez de Jesus naiz.
-Zenbat urte dituzu?
  -16 urte ditut.
-Lehen non bizi zinen?
  -Venezuelan jaio nintzen.
-Orain non bizi zara?
  -Galdakaon bizi naiz.
-Zergatik joan zinen Venezuelatik?
  -Famili arazoak eduki nituen eta Venezuelatik joan nintzen.
-Oraingo herriak nola hartu zaitu?
  -Galdakao herriak oso ondo hartu nau.
-Aurrera begira zer asmo duzu?
  -Nire asmoa da, Venezuelara bueltatu nahi izatea, bertako unibertsitatera joateko.
-Nola sentitzen zara?
  -Primeran sentitzen naiz.
-Zergatik etorri zinen Galdakora?
  -Familiarengatik etorri nintzen Galdakora, aitite eta amama etorri zirelako Galdakorantz.
-Integaratuta sentu ahal zara?
  -Bai, integratuta sentitzen naiz.
-Damutu zinen etortzeagatik?
  - Ez naiz damutu etortzeagatik.
-Gaurko  lagunek etorri berria zinenean zu ikustean bakarrik utzi zintuzten?
  - Ez etorri nintzenean edade bat oso ona neukan lagunak egiteko eta ez ninduten bakarrik utzi.
-Zenbat urterekin etorri zinen Galdakora?
  -13 urte neukan etorri nintzenean.
-Zergatik etorri zinen Karmengo Ama ikastetxera?
  - Nire izekoren gomendio bat izan zen Karmengo Ama ikastetxea aukeratzea. 


Olaia Iriarte




Gaur etorkin bati elkarrizketa bat egingo diot, Julian Elordiri gure eskolako irakasle bat.

-         Kaixo Julian! Zenbat urte dituzu?
-         Kaixo! 59 urte ditut.
-         Non jaio zinen?
-         Estatu Batuetan, New Yorken.
-         Orain non bizi zara?
-         Orain Zornotzan, 18 urterekin etorri nintzen.
-         Nongoak ziren zure gurasoak?
-         Nire gurasoak hemengoak ziren, ama Zornotzakoa,eta aita kostakoa: Ibarrangelukoa.
-         Zergaitik joan ziren zure gurasoak atzerrira?
-         Lanen bila joan ziren, lehenengo nire aita hara abiatu zen, artzain bezala lan egiteko eta nire ama 3 urte beranduago hara joan zen,elkartu ziren New Yorken.Berak jostun bezala lan egiteko, eta aitak sukaldaritzan.
-         Zergaitik etorri zinen?
-         Uda guztietan etortzen nintzelako, nire gurasoak hemengoak zirelako eta hemengo unibertsitatera ikastera etorri nintzelako.
-         Oraingo herriak nola hartu zaitu?
-         Ondo, ondo sentitu nintzelako eta ondo hartu nautelako.
-         Aurrera begira, zer asmo duzu?
-         Hemen bizitzea gustatuko litzaidake.
-         Damutzen zara? Zergaitik?
-         Ez naiz damutzen, guztia ondo joan dalako.
-         Zelan sentitu zinen etortzean?
-         Ondo, pozik, ilusionatuta. Unibertsitatean hasieran txarto, Estatu Batuetan guztia Ingelesez egiten eta ematen dalako, eta hemen aldiz, erderaz.
-         Ondo integratu zinen? Zergaitik?
-         Bai, lagun taldea neukalako.
-         Etorkizunean berriro joan nahi ahal duzu? Zergaitik?
-         Bisitan bai, gustatzen zaidalako.
-         Zergaitik ez zinen gelditu hango unibertsitetan?
-         Apur bat estresagarria zelako, hango bizimodua oso itogarria delako.
-         Zer sentitzen zara? Etorkina ala Euskalduna?
-         Euskalduna sentitzen naiz.
-         Familiagaz etorri zinen ala bakarrik?
-         Familiagaz, hemen etxe bat geneukalako.
-         Zer desberdintasun daude Estatu Batuak eta Euskal Herriaren artean?

-         Estatu Batuetan bizi egiten da lan egiteko, bizimodu soziala desberdina da(lagunekin egon..) gauza guztiak etxeetan egiten dira (afariak,festak..) Euskal Herrian aldiz kontrakoa, hemen bizitza kalean egiten dugu.




Ni Andra Nenerica naiz, Errumaniatik etorri nintzen gurasoekin, eta nire ama aukeratu dut elkarrizketa egiteko, oso gazte etorri zenez informazio gehiago eman ahal didalako.

- Nor zara?
- Mihaela naiz.
- Zenbat urte dituzu?
- 38 urte ditut.
- Lehen non bizi zinen?
- Lehen Errumanian bizi nintzen, ipar-ekialdetik dagoen Iasi hirian.
- Orain non bizi zara?
- Orain Euskal Herrian bizi naiz, Zornotzan.
- Zergatik etorri zinen?
- Hemengo bizimodua hangoa baino hobeagoa delako, bizimodu hobeagoa izan nahi nuen eta baita lanaren bila ere.
- Zelan sentitu zinen etortzean?
- Nahiko ondo eta gustora sentitu nintzen, apur bat arraro ere lehenengo egunetan, baina normala da dena berria delako.
- Zergatik Espainiara?
- Espainiara etorri nintzen senarrarekin, berak familiako bat hemen zuelako, Castellonera joan nintzen lehenengo horregatik.
- Zergatik Basaurira?
- Castellonetik Basaurira joan nintzen, han lagunak nituelako eta haiekin batera pisu bat hartu nuen.
- Zergatik Arrigorriagara?
- Basauritik Arrigorriagara joan nintzen, herri polita eta lasaia iruditu zitzaidalako.
- Zergatik Zornotzara?
- Arrigorriagatik Zornotzara etorri nintzen, hango pisua utzi nahi nuelako eta pisu berri bat bilatu, eta Zornotzan aurkitu nuena gustatu zitzadan.
- Oraingo herriak nola hartu zaitu?
- Egon naizen leku guztietan nahiko ondo eta normaltasunez hartu naute, baina batez ere Zornotzan, oso gustora sentitu naiz hasieratik, denek ondo hartu nautelako.
- Kostatu zitzaizun hizkuntza ikastea? Zelan ikasi zenuen?
- Hizkuntza ikastea ez zitzaidan batere kostatu, Errumanian telenobelak erderaz ikusten nituenez oso ondo ulertzen nuen dena, zailagoa izan zena hitz egitea izan zen, hori gehiago kostatu zitzaidan. Baina erderaz bakarrik dakit, euskera ez dut ikasi.
- Bueltatuko zinateke hara bizitzera?
- Momentuz ez baina beharbada egunen batean bai, zaharra naizenean.
- Damutu zara etortzeaz?
- Ez, oso ondo nago hemen.
- Aurrera begira zer asmo dituzu?
- Hemen gelditzea, hemengo bizitzarekin jarraitzea.


LIUBAREKIN HIZKETAN

Liuba Sbarceari buruz hitz egingo dizuet, Errumaniako etorkin bat da, txikitan Zornotzara etorri zen eta orain Zornotzarra da.
-Nor zara?
-Liuba Sbarcea naiz.
-Zenbat urte dituzu?
-16 urte ditut.
-Non eta noiz jaio zinen?
-Errumanian jaio nintzen, 1999ko urriaren 8an.
-Orain non bizi zara?
-Zornotzan bizi naiz.
-Zergatik etorri zinen?
-Nire aitaren lanagatik etorri nintzen hona.
-Oraingo herriak zelan hartu zaitu?
-Ondo hartu nau.
-Aurrera begira, zer asmo dituzu?
-Espainiatik bizitzea gustatuko litzaidake.
-Zer ikasi nahi duzu? Eta non?
-Arteko ikasketak atera nahi ditut, Bilbon ikasi nahi dut.
-Zelan sentitu zinen heldu zinenean?
-Ez naiz gogoratzen, oso txikia nintzelako.
-Zelan etorri zinen?
-Hegazkinez etorri nintzen.
-Norekin etorri zinen?
-Nire amarekin etorri nintzen.
-Integratu egin zinen?
-Bai, oso ondo integratu nintzen.
-Gustura zaude?
-Bai.
-Damutu zara?
-Ez.
-Itzuli nahi duzu?
-Bizitzera ez, baina oporretan bai, familia hor daukat eta.
-Zergatik aukeratu duzue herri hau?

-Nire aitak aukeratu zuelako.
















Joana Castillo.



No hay comentarios:

Publicar un comentario